1-Artikuluaren analisia
Nik "situacion y tendencias" izeneko textua irakurri eta aztertu egin dut. Orokorrean ongi definitzen du portafolio elektronikoa zer den eta honek azkeneko urteetan izan duen bilakaera, testuan ulertu dutenaren arabera portafolioak ikasteko beste metodo bat proposatzen digu eta hau aberasgarria izan daiteke bai ikasleontzat eta bai irakasleentzat, portafolioaren erabilpena bereziki unibertsitatean proposatzen du, baina nik uste dut instituetara ere zabaldu daitekeela metodoa. Hala eta guztiz, badira testuaren zenbait pusta ulergaitzak egin zaizkidanak, nahiz eta orokorrean portafolio elektronikoaren ideaia eta helburua barneratu.
2-Portafolio elektroniko pertsonalaren proposamena
Portafolio leketronikoa bakoitzaren lanak eta taldeko lanak egiteko tresna izando dugu, baina batez ere ikasleok gure ikuspuntu eta iritzia azaltzeko gune garrantzitsu bihurtuko da portafolioa, lan egiteko metodo hau irakaslearentzat ere oso erabilgarria izango da honi eske gure zalantzen eta lanen berri izango baitu.
Hau ataletan banatzea izango litzateke egokiena, guretzat eta bai irakaslearentzat lanak aurkitzea eta antolatzea erraxago izan dadin, atalak ondokoak izan daiteke: talde lanak, bakarkako lanak, zalantzak, iritzien atala...
Nire portafolio elektronikoan bereziki ikasleon iritzia eta ikasleon arteko harremana nabarmendu nahi nuke, hauek oso garrantzitsuak baitira etorkizunean egingo ditugun lanen eta proben garapenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario